Barearen ostean dator ekaitza

Jon Lopez 2021eko maiatzaren 11

Egun bero baten ondoren, iluntasuna gailendu zen atzo arratsaldean. Lainoek estali zuten zerua, eta zaparrada bortitzek busti zituzten bazterrak. San Telmo ermita ondoko begiratokitik ateratako argazki honetan ikus daitekeenez, tximistak ere erori ziren. Jon Lopezek atera zuen argazkia, Sony alpha 6300 kamera batekin. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide