Astelehena izango da Musi-k udalekuetan izena emateko azken eguna

Dorleta Agiriano Lai 2021eko maiatzaren 14a

Uztailaren 19tik 30era egingo dituzte Musi-k udalekuak Ubillos jauregian. Izen-emate orria bete eta Alondegian utzi behar da, edo posta elektroniko bidez bidaltzeko aukera ere badago.

Aurten ere Musi-k udalekuetan parte hartzeko aukera izango dute HH4tik LH6ra arteko gazteek. Uztailaren 19tik 30era egingo dituzte udaleku musikalak, Ubillos jauregian. Goizez izango dira saioak, 09:30ean hasi eta 13:00etara arte, eta musika nahiz dantza landuko dituzte ikasleek.

Sapere Aude Sinfoniettak azaldu duenez, datorren astelehenean, maiatzaren 17an, amaituko da aurre izen-ematea egiteko epea. Izen-emate orria bete beharko dute interesdunek, eta gero, posta elektronikoz (alondegia@zumaia.eus) bidal dezakete edo Alondegian bertan utzi.

Plazak mugatuak dira eta, beraz, eskaera gehiago egotekotan, zozketa egingo dute antolatzaileek. Izena eman dutenei maiatzaren 25ean baieztatuko diete plaza bat lortu duten edo ez, eta orduan egin ahal izango dute behin betiko matrikula. 85 euro kostako da matrikula bakoitza.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide