Alondegian ikusgai dago oraindik 'Zumaia lehen eta orain' erakusketa

Dorleta Agiriano Lai

Zumaiena ikastetxeko, Zumaiako Herri Eskolako eta Oikiako eskolako ikasleek sortu dute erakusketa. Zumaian ateratako hainbat argazki zahar bildu, irudietan ageri diren tokiak identifikatu eta leku horietara joan dira, argazki berriak ateratzeko eta zein aldaketa izan diren ikusteko. Alondegiko sarreran jarri dute bilduma osoa.

Ikasleek argazki zahar eta berrien bidez alderatu dituzten lekuen artean daude, besteak beste, Foronda, Beheko Plaza, Amaia Plaza, Itzurunbidea, Erribera kalea, Arbustaingo arranpla...

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide