Gaur arratsaldean Gipuzkoako Trainerilla Ligako azken jardunaldia jokatu da Getarian eta bertan lortutako emaitzak kontuan hartu dituzte bihar jokatuko den Gipuzkoako Txapelketako finalera zein talde sailkatu diren erabakitzeko. Hala, bihar goizean jokatuko da finala, Getarian bertan, 11:00etan hasita.
Ligako sailkapenari dagokionez, gizonezkoen jubenil mailan Zumaiak zilarrezko domina eskuratu du.
Emakumezkoen absolutu mailan Zumaia Ak brontzea lortu du eta Zumaia B seigarren sailkatu da.
Absolutu mailako gizonezkoen ligan Hondarribia izan da txapelduna eta laugarren postutik atzera sailkatu dira eskualdeko taldeak: bosgarren izan da Zumaia. Federazio Sarian, berriz, bigarren sailkatu da Zumaia B.
Gipuzkoako Txapelketako finalak
Bestalde, honako talde hauek sailkatu dira bihar eguerdian Getarian jokatuko den Gipuzkoako Trainerilla Txapelketako finalera.
Jubenil neskak: Zarautz, Hibaika eta Donostia Arraun Lagunak
Jubenil mutilak: Hibaika, Zumaia eta San Juan
Absolutu mailako neskak: Zumaia, Orio, Donostiarra eta Hondarribia
Absolutu mailako gizonezkoak: Zumaia, Orio, Hondarribi eta Donostiarra
Absolutu mailako gizonezkoen Federazio Saria: Getaria, San Juan, Zarautz eta Mutriku