Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa irabazi du jubenil mailako gizonezkoen taldeak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Jubenil mailako gizonezkoen taldea ontzia uretara ateratzeko prest, gaur goizean Getarian.

Absolutu mailako emakumezkoak eta gizonezkoak laugarren postuan sailkatu dira gaurko finalean.

Gaur Gipuzkoako Trainerilla Txapelketako finalak jokatu dira Getarian eta Telmo Deun elkarteko gizonezkoen jubenil mailako ontziak bandera lortu du, nagusitasunez irabazi baitu estropada, bigarren sailkatu den San Juani hogei segundoko tartea aterata.

Bestetik, absolutu mailako emakumezkoen eta gizonezkoen taldeak laugarren postuan sailkatu dira. Emakumezkoen lehian Donostiarrak izan da garaile eta gizonezkoetan, berriz, Hondarribiak irabazi du bandera.

 

SAILKAPENA

Jubenil mailako gizonezkoak
1.- Zumaia 16:21,92
2.- San Juan 16:42,10
3.- Hibaika 19:16,62

Absolutu mailako emakumezkoak
1.- Donostiarra 16:29,95
2.- Orio 16:57,94
3.- Hondarribia 17:01,32
4.- Zumaia 17:28,05

Absolutu mailako gizonezkoak
1.- Hondarribia 14:33,20
2.- Donostiarra 14:38,80
3.- Orio 14:46,39
4.- Zumaia 15:30,11

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide