Euskal Pilota Egokituko Sari Nagusian azpitxapeldun gelditu da Jurdan Arakistain

Aitziber Arzallus

(@urola_kosta)

Arakistainek eta Iraitz Huegunek partida txukuna egin duten arren, ezin izan dute txapela jantzi; 25 eta 20 galdu dute Eneko Sagarmendiren eta Xabier Aizkorretaren kontrako neurketa. Zumaiako Herri Eskolako ikaslea da Arakistain.

Euskal Pilota Egokituko Sari Nagusiaren finalak jokatu dituzte gaur eguerdian Getariako Sahatsaga kiroldegian, eta adimen urritasuna dutenen mailakoa lehiatu du Jurdan Arakistain zestoarrak. Iraitz Huegun izan du bikote eta Eneko Sagarmendi eta Xabier Aizkorreta aurkari. Arakistainek eta Huegunek partida txukuna egin duten arren, ezin izan dute txapela jantzi; 25 eta 20 galdu dute neurketa. Zumaiako Herri Eskolako ikaslea da Arakistain.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide