Astelehena da gaur, eta astero bezala, dozenaka lagun elkartu dira eguerdian Saregileen plazan. Beste aste batez, "pentsio publiko duinak" exijitu dituzte, bai eta "osasungintza eta zaintza-lan duinak" ere. Pentsiodunen mugimenduak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan mobilizatzera deitu du maiatzaren 29rako. Hiru urtez etengabeko mobilizazioak egin ostean, "lortutako konkistak arriskuan" daudela azaldu dute mugimenduko kideek, eta salatu dute ez dela urratsik egin "pentsio publiko, duin eta bidezkoak" bermatzeko.