Gipuzkoako txapelketetan izango dira Zumaiako boxeolariak asteburuan

Maria Maya Manterola

Larunbatean, hilak 22, Gipuzkoako lehiaketako jokatuko dira Donostian, eta bertan izango dira Zumaia Cuban Boxing taldeko lau boxeolari. 

Donostiako Anoeta estadioan Gipuzkoako boxeo txapelketak izango dira larunbatean, hilak 22. Ikuslerik gabe eta osasun neurriak zainduta egingo dute ekitaldia, 18:30ean hasita. Zumaia Cuban Boxing taldeko lau boxeolarik parte hartuko dute Gipuzkoako lehiaketa horretan. 

Michael Cano boxeolaria Mikel Santamariaren aurka arituko da –adingabea izanik, ez da txapelketarako puntuagarria izango borrokaldi hau–; Mady Diame, Steven Ruizen aurka; Anas Manterola, Robell Batistaren aurka; eta Cheikh Mbengue, Rainel Ortegaren aurka.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide