Telmo Deun laugarren izan da Euskadiko trainerilla txapelketan

Iñigo Gaiton

Trainerillen estropadak izan dira asteburuan Legution, eta Telmo Deun elkarteko jubenilek finalean izatea lortu dute.

Euskadiko trainerilla txapelketa jokatu da atzo eta gaur Legution. Zumaiarrek ere parte hartu dute lehiaketan, eta Telmo Deuneko jubenil mutilak finalean izatea lortu dute. Isuntzarentzat izan da garaipena —14:36:75—, San Juan sailkatu da bigarren —14:47:08—, Santurtzi hirugarren —14:50:28— eta Zumaia laugarren —14:51:53—.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide