Mady Diame, Gipuzkoako boxeolari txapelduna 64 kiloko kategorian

Amaia Urbieta Arruti 2021eko maiatzaren 23a

Gipuzkoako boxeo txapelketak jokatu dira gaur Donostiako Anoeta estadioan, eta bertan izan dira Zumaia Cuban Boxing taldeko lau boxeolari. Horietako bat, Mady Diame, gainera, txapelduna izan da 64 kiloko kategorian, Steven Ruizen aurkako borrokaldia irabazita. 

Elkartekoek jakinarazi dute gaurkoa pauso bat izan dela Euskadiko Txapelketara begira; ekainaren 5ean izango da lehia hori, eta 63 kiloko kategorian lehiatuko da Diame.

Diameren lana nagusitu den arren, Michael Canok, Anas Manterolak eta Cheikh Mbenguek ere lan txukuna egin dute gaurkoan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide