Jakinarazi dutenez, Gipuzkoako pentsiodunen mugimenduak antolatuta, bizikleta martxa bat egingo dute hainbat pertsonak aste honetan. Zumaiara ere ekarriko dituzte haien aldarrikapenak, eta ostiral honetan, hilaren 28an, iritsiko dira herrira. Beheko Plazan egingo dute geldialdia 10:35ak aldera, eta Getariarako bidea hartuko dute horren ostean.
Hurrengo egunean, larunbatean, manifestazio baten bidez emango diote amaiera bizikleta martxari. Donostian elkartuko dira Gipuzkoako pentsiodunak, eta Alderdi Ederretik 17:00etan hasita egingo dute mobilizazio bateratua.