2021/05/29 10:00

Bestelakoak

Orientazio proba

Orientazio proba
Eusebio Gurrutxaga plaza, Zumaia

Europako Geoparkeen Astearen barruan, egitarau propioa antolatu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Zumaian ere egingo dituzte hainbat jarduera, besteak beste, orientazio proba bat, Gipuzkoako Orientazio Taldearekin batera antolatuta. Zumaiako Eusebio Gurrutxaga plazatik hasiko da jolasa, 10:00etan. Ordu horretan emango zaizkie azalpenak parte hartzaileei, eta mapa bat jasoko dute.

Behin mapa hori esku artean izanda ekingo diote balizak topatzeari, eta baliza bakoitzean erantzun beharko dituzte "Geoparkeko altxorrei edo ondareari buruzko galderak". Hitz gako bat lortuko dute puntu bakoitzean, eta guztiak eskuratzean, esaldi bat osatu beharko dute.

Hiru orduko iraupena izango du orientazio probak, eta euskaraz izango da. Horretan parte hartzeko ere aurrez egin beharko da izen-ematea, Turismo Bulegora bertaratuta edo deituta (943 143 396). Internet bidez ere eman ahal izango da izena.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide