Zumaiako bost odol emaile omenduko dituzte igandean

Maria Maya Manterola 2021eko maiatzaren 27a

Zumaiako Odol Emaileen Elkarteak aitortza ekitaldia egingo du. Dohaintza kopuru jakin bat egin duten odol emaileak omentzen ditu urtero; aurten, bost izango dira omenduko dituen herritarrak. 

Zumaiako Odol Emaileen Elkarteak omenaldia egingo die maiatzaren 30ean, igandea, herriko bost odol emaileri. Hain justu, dohaintza kopuru jakin bat gainditzen duten herritarrei aitortza ekitaldia egiten diete urtero, eta iaz bertan behera geratutako ekitaldia da igandean egingo dutena. 

25 odol emate egin dituzten bi zumaiar, 40 egin dituen bat eta 50 egin dituen beste bi omenduko dituzte, hain zuzen ere, igandean. Gizarte Zentroan (Hogarra) egingo dute ekitaldia, 11:00etan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide