Larunbatean jarriko dituzte salgai Idoia Asurmendiren kontzerturako sarrerak

Dorleta Agiriano Lai

(Arabako Alea)

Ilun eta abar diskoa eman du argitara abeslariak, eta hilaren 11n aurkeztuko du lana Zumaian.

Udan batetik bestera kontzertuak eskaintzen jardun ostean, Idoia Asurmendik iazko udazkenean grabatu zuen bere aurreneko diskoa, Ilun eta abar. Dagoeneko hamaika herritan aurkeztu du lana, eta Zumaian ere jarri du hitzordua: ekainaren 11n, ostiralean, Zumaiena ikastetxean abestuko du. 20:00etan hasiko da emanaldia.

Asurmendik, kantatzeaz gain, pianoa eta gitarra jotzen ditu kontzertuetan. Dena den, hainbat lagunen ondoan aritu ohi da oholtza gainean; hala nola, Joanes Ederrarekin (baxua), Andoni Garciarekin (gitarra) eta Karlos Aranzegirekin (bateria).

Larunbat honetan, ekainaren 5ean, jarriko dituzte salgai Zumaiako emanaldirako sarrerak. Turismo Bulegoan erosi ahal izango dira txartelak, 5 euroan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide