Aurten ere zenbait arte tailer izan dira martxan Forondan; hain zuzen, egur taillaketa eta pintura tailerrak. Ikastaro horietan ikasleek egindako lanekin bilduma bat sortu dute oraingoan ere, eta Oxford aretoan egongo da ikusgai ekainaren 3tik 13ra.
Ekainaren 3an 18:00etan zabalduko dituzte erakusketako ateak. Gero, desberdina izango da ordutegia: astelehenetik ostiralera bitartean, interesdunak 18:30etik 20:30era joan ahal izango dira bilduma ikustera; larunbatetan eta igandeetan, aldiz, 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era irekiko dute.