

Eguraldi sargoria ekaitz biziarekin bukatu zen atzokoan. Euria gogotik hasi zuen iluntzeko 09:30ak aldera, trumoi zaratsuekin eta tximista ikusgarriekin. Hona hemen ikusgai naturak utzitako ikuspegi ederra, Distira Argazki Elkarteko Ibai Artetxek egindako argazkietan.
