Aurrera doa Zumaiako Hiri Antolamendurako Plan Orokor (HAPO) berria osatzeko prozesua. Udalak maiatzaren 14an aurkeztu zuen planaren proposamena, eta parte hartze prozesu bat ere jarri zuen martxan. Horren barruan, zumaiarrek aurrez aurre parte hartzeko bi saio egingo dituzte, ekainaren 9an bata, eta 10ean bestea. Norbanakoek ekarpenak egiteko bilera izango da 9koa.
Parte hartze saioetara joan nahi dutenek aurrez eman behar dute izena, lotura honen bidez.