Zumaiak asteburu honetan jokatuko ditu Herriarteko Txapelketako ligaxka amaitzeko falta diren bi jardunaldiak. Joan den astean bosgarren jardunaldia COVID-19aren eraginez bertan behera geratu ondoren, ostiralean jokatuko da Hondarribiaren eta Zumaiaren aurrez aurrekoa, 19:00etan, Hondarribiko Jostaldin. Donostiak txapelketatik erretiratu behar izan du, eta Zumaiak Mutriku izango du aurkari seigarren jardunaldian. Etxean jokatuko dute ligaxka amaitzeko falta den azken jardunaldi hori, Aitzurin, 11:00etan hasita.
Orain arte jokatutako lau jardunaldiak Zumaiak irabazi ditu, bakarra izan ezik. Aurreko urteetako txapelketetan Zumaia izan da nagusi: bederatzi aldiz irabazi du, eta hamar aldiz izan da txapeldunorde.