Asier Arroitaren hitzaldiarekin amaitu da Mintzalagun programaren ikasturtea

Iñigo Gaiton 2021eko ekainaren 11

Bidelari eta bidelagunen artean, 70 parte hartzailetik gora izan ditu aurten Mintzalagun programak. Atzo arratsaldean agurtu zuten elkar, Orion izandako hitzaldia gozatu eta gero.

Atzo arratsaldean, Asian egindako zeharkaldiaren gaineko hitzaldia eman zuen Asier Arroitak Orioko Arraunetxeko aretoan. Mintzalagun egitasmoak Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako bidelariak eta bidelagunak elkartu ditu aurten ere, eta ikasturtea ixteko antolatu zuten atzoko ekimena.

Bestalde, gaur bukatuko da udako Mintzalagun programan izena emateko epea. 625485215 zenbakira deituta edo urolakosta@aek.eus postara idatzita egin daiteke inskripzioa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide