Pulpo Hondartza taldea, Euskadiko Hondartza Eskubaloi Txapelketan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021eko ekainaren 12a

Euskadiko Hondartza Eskubaloi Txapelketaren lehen edizioa jokatzen ari dira Orioko Antilla hondartzan, Orio Eragin Eskubaloi Klubak antolatuta. Gaur eta bihar egun osoan jokatuko dira partidak goizeko bederatzietatik aurrera, eta 20 elkartetako 250 jokalari arituko dira lehian. Tartean da Zumaiako Pulpo Hondartza taldea.

Hondarretan lau jokaleku egokituko dituzte txapelketa jokatzeko, eta partida bakoitzak 20 minutuko iraupena izango du. Bihar eguerdian izango dira txapelketa ofizialeko finalak, baina horretaz gain, bihar eguerditik aurrera, jubenil eta kadete nesken erakustaldia izango da. Jubenil nesken lehiara aurkeztuko da Pulpo.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide