Turismo bulegoan eskuratu daitezke 'Suharra' dokumentalerako gonbidapenak

Juan Luis Romatet

Iñaki Agirrezabalaga zumaiarrak zuzendu duen Suharra. Gure arbasoen ondarea dokumentala emango da ostegunean, hilaren 17an, Aita Mari aretoan (19:30ean). Emanaldirako gonbidapenak turismo bulegoan eskuratu daitezke dagoeneko. 

Galtzeko zorian dauden Euskal Herriko behi-arrazen inguruan hitz egiten du ikus-entzunezko honek, baita, orokorrean, galtzeko zorian dagoen baserriko bizitzari buruz ere.

Osteguneko emanaldirako gonbidapenak Zumaiako turismo bulegoan eskuratu daitezke dagoeneko. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide