'Zumaia mugarriz mugarri' kamixetak eskatzeko azken astea da hau

Juan Luis Romatet

Imanol Azkueren Zumaia mugarriz mugarri liiburua argitaratu du Baleike kultur elkarteak. Liburuarekin batera kamixetak ere diseinatu ditugu, ibilbide berezi honen oroigarri. Kamixetarena edizio mugatua da, eta aste honetan bukatuko da eskatzeko epea. 

Bi kamixeta eredu izango dira aukeran, estua (emakumezkoena) eta zabala (gizonezkoena). Neurriak: XS, S, M, L, XL, 2XL eta 3XL.

Erribera kaleko Mandala dendan egongo dira kamixetak, probatu eta neurri egokiena aukeratzeko. Mandalan bertan enkargatuta eta ordainduta utzi behar dira kamixetak. Ekainaren 17ra arte jasoko dira enkarguak.

Epea amaitzean, kamixetak inprimatu eta prest izan orduko banatuko dira eskatu dituztenen artean. Prezioa  10 euro izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide