Ander Hormazurik Aizarnako eskolako ikasleekin egindako margoak erakutsi dituzte

Juan Luis Romatet

Gipuzkoako Eskola Txikien jaia zuten ospatzekoa pasa berri den asteburuan Aizarnan. Pandemia egoerak, baina, bertan behera utzi du ospakizuna, eta lekukoa Errezili eman diete aizarnarrek. 

Eskola Txikien Festarik ez da izan asteburuan, baina herrira begirako ekitaldi xume bate egin dute larunbatean eta igandean Aizarnan. Horren barruan, Ander Hormazuri margolari zumaiarrak Aizarnako eskolan ikasleekin lantzen aritu den proiektua erakutsi zuen. Gipuzkoako herri txikiak seinalizatzen dituzten gezi koloretsuak prestatu dituzte Aizarnan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide