Igande arratsaldean itxita egongo da Zumaienako patioa

Dorleta Agiriano Lai 2021eko ekainaren 18a

Tomaxen Abenturak taldeak haurrentzako ikuskizuna eskainiko du Zumaienan igande arratsaldean; hori dela-eta, patioa itxita egongo da 17:00etatik aurrera. Bihar jarriko dituzte eskuragai antzezlanerako gonbidapen-txartelak.

Igande honetan, ekainaren 19an, Adi, grabatzen, ekin! haurrentzako antzezlana ikusi ahal izango da Zumaiena ikastetxeko patioan. Tomax eta Muxi pertsonaien istorioez gozatzeko aukera izango dute haurrek, eta umorea, abestiak nahiz jolasak uztartuko dituzte Tomaxen Abenturak antzerki taldeko kideek.

18:30ean hasiko da ikuskizuna, eta prestaketa lanak egin beharko direnez, 17:00etan itxiko dute Zumaienako patioa.

Antzezlanerako gonbidapen-txartelak bihar, larunbatean, jarriko dituzte eskuragai Zumaiako Turismo Bulegoan. 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara egongo da zabalik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide