Azken egunetako koronabirusaren hedapenaren jaitsiera berresten dute Eusko Jaurlaritzak argitaratu berri dituen datuek. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atzo egin zituzten 5.614 PCR eta antigeno probetatik 168k eman zuten positibo; hau da, %3k. Horietatik 31 Araban zenbatu zituzten, 112 Bizkaian eta 22 Gipuzkoan. Azken lurralde horretan atzemandako kasuei erreparatuta, erdira jaitsi dira astebetean, aurreko larunbatean 55 kasu berri detektatu baitzituzten.
Erietxeei dagokienean, hemeretzi pertsona ospitaleratu zituzten atzo COVID-19aren ondorioz Osakidetzaren mendeko zentroetan, eta gaixotasun hori duten 47 lagun daude ZIUetan; aurreko astean baino hamasei gutxiago.
Nafarroan, bestalde, atzo egin ziren 1.472 probetatik 58k eman dute positibo; %4k. Osasunbideak ez du Nafarroako ospitaleetako egoeraren informaziorik zehaztu.