Santiago hondartza eta inguruak hobeto ezagutzeko aukera baliatu dute hainbat herritarrek

Amaia Urbieta Arruti 2021eko ekainaren 20a

Santiago hondartzan eta haren inguruetan dauden landareak eta hegaztiak gertuagotik ezagutzeko beta eduki dute gaur hainbat lagunek. Euskal Kostaldeko Geoparkeak BIOTOP izeneko topaketa egin du gaur, eta talde txikietan banatuta, hainbat zumaiarrek nahiz inguruko herrietako zenbait interesdunek hartu dute parte.

Aranzadi elkarteko bi kidek eman dituzte azalpenak bisita gidatuetan eta, besteak beste, hondartzaren ingurune naturala hobeto ulertzeko argibideak eman dituzte. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide