Gaztela eta Leongo motoziklismo txapelketa irabazi du Julen Mateos gazteak

Juan Luis Romatet

Gaztela eta Leongo motoziklismo txapelketa jokatu zen atzo Burgosko Kotarr zirkuituan. Julen Mateos Eizagirre zumaiar gaztea garaile izan zen bere kategorian. 

Minimotard 85 kategorian aritu zen Mateos, baita azkarrena izan ere. 11 parte hartzaile izan ziren maila honetan eta Eskegi Motociclismo klubeko zumaiarra izan zen irabazlea. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide