Zumaia Cuban Boxing taldeko gazteenek bihar, ekainaren 24an, izango dute azkeneko klasea. Helduek, ordea, uztailean ere jarraituko dute boxeoan. Abuztuan itxita egongo da kluba, eta irailean ekingo diote ikasturte berriari. Taldekideek jakinarazi dutenez, irailean bertan irekiko dute izen-ematea.