Bihar goizean ezingo da erabili Txomin Agirreko autobus geralekua

Dorleta Agiriano Lai 2021eko ekainaren 24a

09:00etatik 14:00etara, zenbait mantentze lan egingo dituzte Txomin Agirre kalean. Hortaz, ez da erabilgarri egongo hango autobus geralekua.

Txomin Agirre kalean hainbat mantentze lan egingo dituzte bihar, ekainaren 25ean. Aurreikuspenen arabera, 09:00etatik 14:00etara izango dira obrak; beraz, denbora tarte horretan, ezingo da erabili Txomin Agirreko autobus geralekua.

UK09, UK10 ETA UK11 autobus lineei eragingo die aldaketak. Lurraldebusek jakinarazi duenez, Patxita Etxezarretako geralekua izango da linea horien "ibilbidearen buru eta amaiera".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide