Udazkenerako bi bidaia antolatu ditu Beheko Plaza jubilatuen elkarteak

Maria Maya Manterola 2021ko eka. 26a, 11:00

Osasun krisialdiak eragindako etenaldiaren ondoren, bueltan dira Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak antolatutako bidaiak. Elkarteko bazkideei zuzendutako bi txango prestatu ditu elkarteak, eta izen-emateak datorren astean zabalduko ditu. 

Bi bidaia prestatu ditu Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak. Lehenengoa irailaren 19tik 23ra bitartean egingo dituzte (bost egun eta lau gau), eta Kataluniako hiru cava upategi bisitatuko dituzte, Sitgesen, Pobleten eta Santes Creusen. Lau izarreko hotel batean egingo dute egonaldia.

Urrian, berriz, Benidormera joango dira. Urriaren 2tik 11ra bitartean egingo dute bidaia (hamar egun eta bederatzi gau), eta hiru izarreko hotel batean igaroko dituzte gauak.

Bi bidaia hauentzako izen-ematea uztailaren 1ean zabalduko dute. Goizeko 11:00etatik aurrera eman ahal izango dira izenak elkarteak Eusebio Gurrutxaga plazako gizarte zentroan (Hogarrean) duen lokalean. Hogar bertako arbelean aurki daiteke bidaia hauen inguruko xehetasun gehiago. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide