Estreinatzear den 'Beti Mugan' telesailean parte hartu du Elena Iruretak

Baleike 2021eko ekainaren 25a

ETB1ek Beti Mugan telesail berria estreinatuko du uztailaren 15ean. COVID-19 gaitzik ez duen Euskal Herriko herri bakarra da Aldabe; Jonek, bertako alkateak, herria erabat ixtearen ondorioz hasiko dira herritarren arteko komediak. Elena Irureta aktorea aritu da bertan (Jone izango da bere pertsonaia), ondorengo lan taldearekin batera: Itziar Aizpurua, Miren Gaztañaga, Iker Galarza, Amançay Gaztañaga, Mikel Laskurain, Xabi Lopez eta Mikel Ibarguren.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide