Ostiralerako rap emanaldiak antolatu ditu GKSk

Dorleta Agiriano Lai

Herri Eskolako frontoian izango da kontzertua, eta S.N.E, Northcousin eta La Bahia rap abeslariak arituko dira. Asteazkenean eta ostegunean salduko dituzte sarrerak.

Urola Kostako Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) rap kontzertua antolatu du Zumaian datorren ostiralerako, uztailaren 2rako. Herri Eskolako frontoian egingo dituzte emanaldiak, 19:30etik aurrera. S.N.E zumaiarrak, Northcousin astigarragarrak eta La Bahia iruindarrek abestuko dute zuzenean.

Asteazkenean eta ostegunean jarriko dituzte salgai kontzerturako sarrerak, Torreberri gaztetxean. Asteazkenean 10:30etik 12:00etara izango da txartelen salmenta, eta ostegunean, aldiz, 17:30etik 19:00etara. 3 euroan erosi ahal izango da tiket bakoitza, eta pertsona bakoitzak, gehienez, bi sarrera eskuratu ahal izango ditu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide