'Rocas de Itzurun' poesia liburua aurkeztu du Imanol Ulaciak

Juan Luis Romatet 2021eko ekainaren 30a

Rocas de Itzurun izeneko poema bilduma aurkeztu zuen Imanol Ulacia zumaiarrak pasa den larunbatean Kantabriako Torrelavega herrian. 

Torrelavegan (Kantabria, Espainia) antolatzen duten Jose Luis Hidalgo XXI. poesia lehiaketa irabazi zuen Imanol Ulacia zumaiarrak urte hasieran. Sari bezala, poemez osasutako liburua argitaratuko zioten, eta Rocas de Itzurun da horren emaitza. 

Liburua pasa den larunbatean aurkeztu zuen Ulaciak Torrelavegan. Ekitaldian, beste bi poeta izan zituen aldamenean: Carlos Alcorta poeta, editorea eta literatur-kritikaria; eta Rafael Fombellida, poeta eta editorea. Biek ala biek poesia lehiaketa ugari irabazi dituzte. 

Rocas de Itzurun Ulaciaren bigarren poesia liburua da. Aurretik, 2018an, Bar Kabi izeneko argitalpena atera zuen. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide