Katakume bat aurkitu dute Zumaiena ondoko haur parkean

Baleike 2021eko uztailaren 1a

Udaltzainen arabera, katua oso garbi dago, eta etxe batekoa izan daitekeela uste dute. 

Bizpahiru hilabeteko katakume bat agertu da Zumaiena ikastetxearen alboko haur parkean. Udaltzainek azaldutakoaren arabera, katua "oso garbi" dago, eta horregatik, etxe batetik ihes egin duenaren susmoa dute. Katakumearen jabea Udaltzaingoaren egoitzatik pasa daiteke katuaren bila.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide