Hau ez da niretzat Ttap eta Zut aldizkari digitalek sortutako websaila da. Maialen Sorzabalbere aktoreak gorpuztuko duen Esti banatzailea da protagonista, etxez etxe eskari xelebreak eramango dituena. Banaketa bakoitzak egoera bitxi batera eramango du banatzailea, eta errealitatea edo fikzioa ote, hori ere zalantzan jarriko du Estik.