Asko borrokatuta, laugarren postua eskuratu dute zumaiarrek ETE ligako gaurko estropadan

Onintza Lete Arrieta 2021ko uzt. 4a, 11:42

Argazkia: Telmo Deun

Lehia bizi-bizia jokatu dute gaur goizean Sestaon emakumezko arraunlariek. Bi segundoren barruan hiru ontzi sailkatu dira: Zumaia laugarren, San Juan bosgarren eta Ondarroa seigarren. Lan ona egin dute, beraz, etxekoek. 

Gaur ere lan txukuna egin dute Telmo Deuneko arraunlariek ETE ligan. Laugarren helmugaratu dira goizean Sestaon jokatu den jardunaldian – atzo hirugarren izan ziren Donibane Lohizunen– eta asko borrokatu behar izan dute postua, hiru ontzik zeharkatu dutelako helmuga bi segundoren barruan: Zumaia aurrena 10:53,59 denbora eginda; harekin berdinduta San Juan, 10:43:77 eginda; eta Ondarroa, 10:54,33 denborarekin.

Liga oso berdinduta dagoela azaldu dute klubeko ordezkariek, eta Delteco Zumaiak "hortxe borrokan" jarraituko duela ziurtatu dute.

Atzo bezala, Tolosaldea gailendu da gaur ere, 10:40,73 eginda, eta sailkapen orokorrean lider jarraitzen du. Laugarren da Zumaia, 38 punturekin.

ESTROPADAKO SAILKAPENA

1. TOLOSALDEA A.K. 10:40,73 11
2. DEUSTO-TECUNI-BILBAO 10:47,31 10
3. HIBAIKA JAMONES ANCIN 10:49.02 9
4. DELTECO ZUMAIA 10:53,59 8
5. SAN JUAN-IGARTZA 10:53,77 7
6. ONDARROA-CIKAUTXO 10:54,33 6
7. ISUNTZA-ELECNOR 11:04,24 5
8. LUTXANA A.E. 11:17,90 4
9. ZARAUTZ-GESALAGA-OKELAN 11:22,52 3
10. CASTRO CANTERAS DE SANTULLAN 11:34,78 2
11. LAPURDI 11:42,95 1

SAILKAPEN OROKORRA

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide