Zazpigarren izan da gaur Sestaon Telmo Deunen gizonezkoen trainerua

Baleike 2021ko uzt. 4a, 15:15

Argazkia: Telmo Deun

Atzoko emaitza hobetu du gaur Delteco Zumaiak. Bigarren txandan lehiatu da Oriorekin eta Camargorekin, eta txandako bizkorrena izan da. Estropada, berriz, Pedreñak irabazi du gaurkoan.

Delteco Zumaiak Sestaon jokatu du gaur goiz-eguerdi partean KAE1 ligako estropada. Bigarren txandan lehiatu da Oriorekin eta Camargorekin, eta segundo bateko aldearekin irabazi die oriotarrei: 20:24,27 denbora egin du Telmo Deunek. Camargo oso atzean utzi dute beste biek.

Atzoko denbora hobetu dute zumaiarrek, eta baita sailkatze postua ere, zazpigarren izan baitira gaurkoan (atzo zortzigarren). Hiru segundo azkarrago ibili da seigarren sailkatua, Deusto. Bandera, berriz, Pedreñak irabazi du gaurkoan, 20:04,37 denbora eginda.

Zumaia Arraun Elkarteko ordezkariek azpimarratu dute zumaiarrak "sendo" azaldu direla "estropadarako hain eremu xelebrea" den horretan.

Estropadako sailkapena

1. SDR PEDREÑA 20:04,37 13
2. KAIKU BEREZ GALANTA 20:04,90 12
3. GETARIA 20:06,37 11
4. ARKOTE URIBE KOSTA 20:08,38 10
5. SAN PEDRO 20:10,06 9
6. DEUSTO-BILBAO 20:21,03 8
7. DELTECO-ZUMAIA 20:24,27 7
8. ORIO-ORIALKI 20:25,87 6
9. SAN JUAN- ORERETA BERRIKUNTZAK 20:28,41 5
10. CASTRO PRODUCHA 20:33,16 4
11. LAPURDI-Antton Bilbao 20:42,92 3
12. CAMARGO cueva el Pendo 20:52,28 2
13. ASTILLERO 20:55,91

1

 

Sailkapen orokorra

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide