Getaria nagusi plaza libreko desafioan

Juan Luis Romatet 2021eko uztailaren 5a

Argazkia: Casandra Lopez

Zesta puntako erronka jokatu zuten Getariako eta Zumaiako ordezkariek larunbatean, Getarian (Lapurdi). Plaza librean neurtu ziren bi hirukoteak, eta getariarrak nagusitu ziren 2 eta 0 emaitzarekin.

Ezker hormarik eta erreboterik gabe; kantxa eta frontisa bakarrik. Hala jokatzen da plaza librean. Ipar Euskal Herriko pilotariek badute esperientzia halako pilotalekuetan; Hego Euskal Herrikoek gutxiago. Hala ere, Zumaiako hiru ordezkariek, Cosme Agirrek, Iñaki Osa Goikoetxeak eta Imanol Lopezek, desafioa onartu zuten, eta Getariako plazan neurtu ziren bertako ordezkarien aurka: Ludovic Laduche, Christian Zamora eta Eric Irastorza izan zituzten aurkari zumaiarrek. 

Zumaiarrak ez daude ohituta halako plazatan jokatzera eta Getariako hirukotea izan zen erronkan nagusi. 2 eta 0 emaitzarekin gailendu ziren larunbatean jokatutako desafioan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide