Une honetan Salobreñan (Granada) da Oier Sarasketa Irastortza zumaiarra; hamabi urtez azpikoen Espainiako xake txapelketan parte hartzen ari da. Bi txapelketa jokatuko ditu: alde batetik, partida motelen txapelketa, astelehenean hasi zena eta larunbat goizera arte jokatuko dena (guztira bederatzi partida), eta beste alde batetik, partida azkarren txapelketa, larunbat arratsaldean eta igande goizean izango dena (hemen ere bederatzi partida).
Hego Euskal Herritik hamar haur ari dira Espainiako txapelketan parte hartzean, Nafarroako sei eta Euskal Autonomia Erkidegoko lau. Orotara, 164 ume arituko dira txapelketan. Euskaldunen artean, Oier bigarren postuan dago hasierako rankingean. Hasierako ranking orokorrean, aldiz, 70. postuan dago; txapelketako parte-hartzaileen maila altua da, zinez.
Oraingoz, hiru partida jokatu ditu zumaiarrak: bi garaipen lortu ditu eta porrot bat izan du.
Partidak online ikusteko aukera dugu honako web orrialdeetan:
https://chess24.com/es/watch/live-tournaments/espana-sub12-2021/#live