Uztailean goizez egongo da zabalik KZgunea

Dorleta Agiriano Lai 2021eko uztailaren 7a

Astelehenetik ostiralera irekiko dute Zumaiako KZgunea, 09:00etatik 13:00etara. Bestalde, gogorarazi dute izena eman daitekeela martxan diren ikastaroetan.

Uztailean astelehenetik ostiralera egongo da zabalik Zumaiako KZgunea, 09:00etatik 13:00etara. Abuztuan itxita egongo da espazioa, baina irailean arratsaldez irekiko dute, 16:00etatik 20:00etara.

Arduradunek jakinarazi dute, bestalde, izena eman daitekeela KZguneak martxan dituen ikastaroetan. 60 ikastaro baino gehiagotan har dezakete parte interesdunek (begiratu hemen katalogoa). Telefonoz (943 023 692), KZgunearen web-orriaren bidez (kzgunea.eus) edo Zumaiako KZgunera bertaratuta eman daiteke izena ikastaroetan. Izen-ematea aurrez aurre egin ahal izateko, dena den, hitzordua eskatu behar da aldez aurretik, 943 023 692 telefono zenbakira deituta.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide