Atzo hilketa matxista bat izan zen Murchanten; hain zuzen, emakume bat erail zuen haren ahizparen bikotekide ohiak. Horren harira protestak deitu dituzte Euskal Herri osoan, eta Zumaian ere elkarretaratzera dei egin du Zumaiako Mugimendu Feministak. Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista! lelopean, Beheko Plazan egingo dute kontzentrazioa, bihar, 19:30ean.