Kolorezko Gernika Zumaian

Fito Rodriguez/Naiz 2021eko uztailaren 8a

(Kalea Guztiona Da)

Fito Rodriguezek Naiz atarirako idatzitako artikulua da ondokoa. Besteak beste, Picassoren Gernika lanari eta Zumaiako Kalea Guztiona Da ekimenari buruz idatzi du idazle gasteiztarrak. Udalbiltzaren Geuretik Sortuak kultur proiektuaren barruan, Rodriguez irailera bitartean egongo da Zumaian, eleberri bat idazten.

Dirudienez, Picassok bere "Guernica" marraztu zuenean hura koloreztatu nahi izan zuen baina enkargua egin zutenen ordezkariak (Espainiako Errepublika) ideia hori burutik kendu zion zuri-gris-beltzean nahi zutela adieraziz. Picassok men egin zion horri bere aurreko proposamen koloretsua alboratuz.

«Kontuan hartuta giza eskubideak ez ezagutzeak eta gutxiesteak ekintza basati gogorrak eragin dizkigula gizatasunaren kontzientziaren kontra, eta gizakiek adierazpen askatasuna jende arruntaren xede nagusitzat jo izan dutela...».

«Baita kontuan harturik ere ezinbestekoa dela gizakia tiraniaren eta zapalkuntzaren aurkako matxinadara jotzera ez dela behartu behar, giza eskubideak legearen bidez babestea funtsezkoa da».

Honako hausnarketarekin hasten da Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala.

Beraz, adierazpen-askatasunerako eskubidea funtsezko eskubidea da, kalitate demokratikoari lotua, izan ere, hautatu ahal izateko aurrebaldintza izaten da edozein euskarrian azaldu ahal izatea norberaren iritzia, ezin baita ezer aukeratu ikuspuntu ezberdinen arteko erkaketarik egin ezean. Artearen, literaturaren edo informazioaren askatasuna, bada, sistema politikoaren oinarria izaten da.

Literatura garatzeko Udalbiltzak emandako laguntza bat dela medio ezagutu nuen aurreko legealdian Zumaiako Udal Gobernuak bertako paretetan margotzeko ezarritako kontrol politiko zorrotzaren berri. Hura zela eta, hiru urteotako adierazpen askatasunaren aldeko borrokaren ondoren 98 mural egin zituzten adierazpen askatasunaren izendatutako txokoan eta, azkenean, aipatu Erribera kaleko horman Txiki Agirrek (Keixeta) prestatutako zeramikazko pieza bat ezarri zuten hori dena aldarrikatzeko baita urteotako borroka oroigarri ere. Ekitaldi hura antolatu zuen «Kalea Guztiona Da» izeneko elkarteko kideek ziotenez. «Ekimen hau ondo hartua izan dela eta adierazpen ezberdinak modu aske batean plazaratzeko bideak ireki dituela uste dugu».

Artikulua osorik irakurtzeko, sartu hemen

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide