Donibane Lohizunen nagusi Imanol Lopez

Juan Luis Romatet 2021eko uztailaren 9a

Donibane Lohizunen jokatzen ari diren Internationaux txapelketako masters 1eko lehen finalaurrekoa jokatu zuten atzo. Imanol Lopez zumaiarrak Barandikarekin osatu zuen bikotea, baita garaipena lortu ere. 

Donibane Lohizuneko Campos Berri frontoian udan zehar jokatuko duten Internationaux txapelketako lehen masterreko finalera sailkatzeko norgehiagoka jokatu zuten atzo. Lehen finalaurreko honetan, Patxi Tambourindeguy eta Jerome Portet Xabi Barandika eta Imanol Lopez zumaiarraren aurka aritu ziren. 

Atzo urdinez aritu ziren Barandika eta Lopez nagusi izan ziren, eta bi setetan lortu zuten masters 1eko finalerako txartela. Lehen seta 7 eta 15 emaitzarekin bukatu zen; bigarrenak, berriz, emaitza estuagoa izango zuen, eta 11 eta 15 emaitzarekin amaitu zen. 

Bigarren finalaurrekoa datorren asteartean jokatuko dute Ithurria-Aldazabal eta Laduche-Minvielle bikoteek. Masters 1eko finala datorren ostegunean jokatuko dute.

Ondorengo bideo honetan ikus daiteke atzo jokatutako finalaurrekoa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide