Distira elkartearen 2022ko egutegiak, salgai

Maria Maya Manterola

Zumaiako hainbat establezimendutan eskura daiteke Distira Argazki Elkartearen mahai-egutegia, 3,50 euroren truke.

Distirak elkarteko kideek ateratako argazkiekin osatutako 2022ko egutegia jarri du salgai hainbat establezimendutan. Mahai-egutegia 3,50 euroren truke eskura daiteke, Turismo Bulegoan, Santa Klara landetxean,
Xiru dendan, Flysch hotelean, Jesuskoa jatetxean eta Mandala inprimategian. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide