Hasi dira Inpernuperen 35. urteurreneko ekimenak

Baleike 2021eko uztailaren 10a

(David JuliĆ”)

Argazki jendetsu bat atera zuten atzo arratsaldean Inpernupe aurrean, herriko tabernen aurkako auzia eta Espainiako Estatuko auzitegien ebazpena salatzeko. Horrekin eman zieten hasiera Inpernuperen 35. urteurrenaren harira prestatutako ekimenei; argazkia atera ostean, 20:00etan, Marlik taldearen kontzertua izan zen Sagarbiden.

Uztailaren 14rako eta 21erako ere antolatu ditu kultur ekitaldiak Inpernupe elkarteak. Ikusi hemen 35. urteurreneko egitaraua, osorik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide