Zumaiak partida bakarra irabazi du Herriarteko Txapelketako joaneko finalean

Dorleta Agiriano Lai 2021eko uztailaren 10a

(Utzitakoa)

Markina-Xemeinen aurka aritu zen atzo Zumaia, eta hiru partidetatik batean nagusitu zen. Hilaren 23an izango da bueltako finala, Markina-Xemeinen.

Atzo, uztailaren 9an, jokatu zuten Euskal Herriko Herriarteko Txapelketako joaneko finala. Zumaiako Aitzuri pilotalekuan izan ziren partidak 18:00etan hasita, eta Zumaiak eta Markina-Xemeinek neurtu zituzten indarrak. Ohi bezala, kadeteak, jubenilak nahiz nagusiak aritu ziren.

Jokatutako hiru partidetatik bat irabazi zuten zumaiarrek, hain zuzen, kadeteen mailan: 30 - 9 nagusitu ziren Agirre eta Watkins. Odriozola eta Egaña jubenilek 14 - 30 galdu zuten, eta emaitza berdin-berdina lortu zuten Agirre eta Uranga nagusiek.

Bueltako finala uztailaren 23an izango da, Markina-Xemeinen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide