Eneiru izan da txapeldun BALEIKEren Egunean Behineko taldean

Baleike 2021eko uztailaren 12a

Ekain sagardo kaxa ekologikoa jasoko du irabazleak, eta BALEIKErekin harremanetan jartzeko, mezua bidali beharko du aldizkaria@baleike.com e-postara.

Gzk erabiltzailea izan da nagusi Egunean Behin jokoko BALEIKEren taldean. Maiatzaren 3an jarri zuten martxan jokoaren zazpigarren denboraldia, eta hamar asteren ostean 2.932,36 puntu lortu ditu irabazleak; beraz, hark eskuratu du Ekain sagardo kaxa ekologikoa.

Eneiru-ren atzetik Iruene erabiltzailea sailkatu da bigarren 2.835,36 puntu eskuratuta, eta Kontainer hirugarren, 2.792,21 puntu batuta. Irabazleak BALEIKErekin jarri beharko du harremanetan saria eskuratzeko; aldizkaria@baleike.com posta elektronikora mezua idatzi beharko du bere izen-abizenak eta telefono zenbakia adieraziz.

Codesyntax enpresak garatu du Egunean Behin jokoa, eta seigarren denboraldian aurrekoen logika bera erabili dute oraingoan ere: zortzi astetatik jokalari bakoitzaren bost onenak hartu dituzte kontuan sailkapen orokorra osatzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide