Iñigo Peña Olinpiar Jokoetan

Iñigo Peña: "Irteera puntuan kokatzean ez zara oroitzen pandemiaz"

Baleike 2021ko uzt. 13a, 09:30

Tokioko Olinpiar Jokoen bezperetan, gogotsu dago Iñigo Peña piraguista zumaiarra. Mila metroko distantzian arituko da lehian K2an, Francisco Cubelosekin batera, domina eskuratzeko lehian.

Tokioko Olinpiar Jokoetan izango da Iñigo Peña (Zumaia, 1990); mila metroko lasterketan lehiatuko da K2arekin, Francisco Cubelosekin batera. Peñak jokoetan parte hartuko duen bigarren aldia da –Rio de Janeirokoetan (Brasil) ere izan zen–, eta pandemia tarteko aurtengo jokoak ezberdinak izango badira ere, "kirol arloa da garrantzitsuena" piraguistarentzat. Izan ere, haren arabera, "berdin-berdin balio du domina batek". 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide