'Spirit, indomable' filma emango da asteburuan Aita Marin

Baleike 2021eko uztailaren 16a

Marrazki bizidunen Spirit, indomable film estatubatuarra emango da asteburu honetan Aita Mari zine aretoan. Ohiko ordutegian botako da, ostiraletik igandera, 19:30ean. 

Zuzendariak: Elaine Bogan, Ennio Torresan Jr. Generoa: animazioa. Urtea: 2021. Herria: Estatu Batuak.

Lucky Prescotten bizitza betiko aldatu da hiri handiko etxetik mugako herri txiki batera bizitzera joan denean. Han, Spirit izeneko zaldi basati baten lagun egin da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide