Emakumezkoen trainerua ez da Euskadiko Txapelketan aterako kasu positibo bat detektatu ondoren

Juan Luis Romatet 2021ko uzt. 21a, 17:43

Pasa den asteburuan gizonezkoen ontzia izan zen; egun gutxi batzuk geroago emakumezkoen trainerua. COVID-19 kasu positibo bat detektatu dute Zumaiako arraunlari taldean, eta ondorioz Telmo Deun trainerua ez da aterako gaur Lekeition jokatzekoa den Euskadiko traineru txapelketan. 

Emakumezkoen traineruko kideak Lekeition bertan zirela izan dute kasu positibo horren berri. Egindako proba batean arraunlari batek positibo eman du, eta Telmo Deun traineruak ezingo du parte hartu Euskadiko traineru txapelketan. Klubeko beste arraunlariei egin beharko dizkiete orain probak. 

Izurriteak gizonezkoen ontziari eragin zion pasa den asteburuan. Arraunlari bat mareatuta sentitu zen Zumaiako estropada amaitu eta berehala, eta egindako proban positibo eman zuen. Klubeko beste arraunlari batzuekin ere berdin gertatu zen, eta igandean Orion jokatutako estropada lehiatu ezinik geratu zen Zumaiako trainerua. Hasiera batean COVID-19ak ez zuen eraginik izan emakumezkoen traineruan, baina brain bi ontziak geratu dira egun batzutarako, behintzat, lehorrean. 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide